POLITIKAK ETA ZIURTAGIRIAK
2022An, hurrengo arauen ziurtagiriak lortzeko jarraipenaren kanpo-auditoretza egin du Bureau Veritas entitatearekin:
- ISO 9001:2015, kalitatearen kudeatze-sistema.
- ISO 14001:2015, ingurumen-kudeaketarena.
- ISO 45001:2018, lan segurtasuneko eta osasunekoa (lan arriskuen prebentzioa).
- UNE-CEN/TS 16880:2015, zerbitzuaren bikaintasunekoa.
GARDENTASUNA ETA GOBERNU EGOKIA
Mutua Universalek erakundearen kudeaketa etikoaren alde egin du, eta, horren ondorioz, barne-kontrolerako eta arriskuen kudeaketarako funtzioak, prozedurak eta tresnak garatu ditu, legez ezarritako eskakizun-maila aise gainditzen dutenak.
ARAUDIA ZORROTZ BETETZEA
Mutua Universalek, bere izaera dela eta, lege-araudi ugari bete behar ditu. Horregatik, Betearazte Gidalerro batzuk ditu, non lege betebeharrak eta Entitateak bere borondatez atxikitako obligazioak betetzeko beharrezkoak diren baliabideak betetzeko konpromisoa jasotzen den.
Mutua Universalek Betetzearen Kudeaketarako barne-sistema bat, langile guztiei aplikatzen dien Zigor Arriskuen Prebentzio Eskuliburua, eta hurrego kontroleko sistemak ditu aipaturiko kodean sailkatutako delituak egitea prebenitzeko.
ETIKAREKIN, ERANTZUKIZUNAREKIN ETA JASANGARRITASUNAREKIN KONPROMISOA
Mutua Universalaren Jokabide Kodeak eta Interes Gatazken Protokoloak balio eta printzipio etikoak jasotzen dituzte, eta erakundea osatzen duten pertsonek beren eginkizunetan jarduteko jarraibideak ezartzen dituzte.
DATU PERTSONALEN BABESA
Informazioaren konfidentzialtasuna zaintzeko eta eskuragarritasuna eta osotasuna bermatzeko helburuarekin, Mutua Universal datu pertsonalen babesaren arloko arauei egokitu da.